Subtitulo
Teknologia eta fabrikazio digitalaren 3.astea
Texto Destacado

Eginzaleak! ekimenak hiritar teknologia, fabrikazio digitala, DIY software/hardwarea eta sareen ekoizpen eta banaketa digitalaren bidez gertatzen diren artisautza eta kooperazio prozesuen berreskuratzearekin lotura duten hainbat jarduera barne hartzen ditu.

Multimedia
Imagen
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Eginzaleak! ekimenak teknologia hiritarra, fabrikazio digitala, DIY software/hardwarea eta sareen ekoizpen eta banaketa digitalaren bidez gauzatzen diren artisautza eta kooperazio prozesuen berreskuratzearekin lotura duten hainbat jarduera barne hartzen ditu.

 

Jardunaldi hauek bere baitan hartzen dituzten ildoen artean:  sorkuntza eta ikerketa sortzailea, elkarlanean garatutako diseinu proiektuak, diziplina-arteko teknikak, jasangarritasuna, komunitatearekin batera eta bere mesederako sortutako tresnen garapena eta giza teknologien bidez hiritarren ahalduntzea aipatu daitezke. Astean zehar gertatuko diren jarduerekin, Hirikilabsek teknologien erabilera oinarri dituzten hiritar eta talde esperientziak ikustaraztea du helburu.

 

 

Bide batez, teknologia edo teknika hutsean oinarria duten esperientziak (fabrikazio digitala, kode irekiko hardware-softwarea), zein gizarte edo hiritar izaera duten proiektuak (gizarte teknologia, erlazio kapitala, .. ) parte hartzera gonbidatzen ditugu, inspirazio gisa balio dezaten.

 

 

Eginzaleak!-ek nahasketa, esperientzien elkartrukatzea, teknologien erabilera eta helburuen inguruko eztabaida eta sozial/komunitate mugimendu eta teknologiaren arteko mugak aztertzeko  testuingurua sortu nahi du.

 

 

Aurten, Asteak diziplinartekotasunean arreta jarriko du bereziki eta baita  alor tekniko eta ezagutza ildo ezberdinen arteko harremanetan ere (diseinua, gizarte teknologia, open data, datuen bistaratzea, aniztasun funtzionala, birziklatzea, sorkuntza… ) era honetan gizartearentzat ekarpen bat bilatzen duten proiektuak sortzea ahalbideratzeko asmoz.

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2015
Tipo Agrupación
Programa