

Udaberriari eta aurtengo egoiliarren lehen taldeari agur esateko, Sortzaileen gunea irekiko dugu, bertan sartu eta lehen eskutik euren proiektuak ezagutzeko. Oraingo honetan zortzi artista ditugu: Mikel Otxoteko, Bernd Behr, Imagen 30**, Jorge Núñez de la Visitación, Elba Martínez, Beatriz Setién, Tamara García eta Ainize Sarasola.
Behin uda igarotzen denean, Tabakalerak egoiliarren bigarren multzo bat hartuko du. Euren lan-prozesuak eta proiektuak ikusarazteko, urte amaiera aldera berriz irekiko ditugu artisten, komisarioen eta ikerlarien lantegiak.
AURKEZPENAK:
11:30 Ainize Sarasola
12:00 Tamara García (7. lantegia)
12:30 Jorge Núñez de la Visitación (6. lantegia)
13:00 Beatriz Setién (4. lantegia)
13:30 Imagen 30** (3. lantegia)
Bermuta eta gosegarria ez dira faltako.
Sortzaileen gunean egoiliarrek lantzen dituzten proiektuak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango dugu egun honetan: Mikel Otxoteko, Bernd Behr, Imagen 30**, Jo
