Texto Destacado

Uztailarekin batera, ohitura osasuntsu eta oso maite bat datorkigu bueltan Euskadiko Filmategira. Hilabete horretan, jazz-giroan murgiltzen da eta Filmategiak bat egiten du ospakizun horrekin.

Multimedia
Imagen
Lugar
Pasada?
Si
Descripción Larga

Uztailarekin batera, ohitura osasuntsu eta oso maite bat datorkigu bueltan Euskadiko Filmategira. Hilabete horretan, jazz-giroan murgiltzen da Euskadi (Getxo, Gasteiz, Donostia), eta Filmategiak, bat egiten duenez jazzaren bizipoz, erritmo eta kolorearekin, jazzarekin loturiko film batzuk eskainiko ditu. Aurten, gainera, beste hiru egoitzatan arituko gara: Gasteizen, Iruñean eta Donibane Lohizunen. Ospatzeko, gure jatorrira itzuli gara nolabait, eta jazzarekin zerikusia duten lau harribitxi zinematografiko berreskuratu ditugu.

Zikloa hasteko, Bert Stern-ek 1959an filmatutako klasiko baten bertsio zaharberritua (4K kopia): Jazz on a Summer’s Day. Newporteko jaialdi mitikoan filmatua, jazzeko figurarik handienetako batzuen emanaldiak ikusiko ditugu: besteak beste, Louis Armstrong, Mahalia Jackson eta Thelonious Monk. Zikloko bigarren filma Mo’ Better Blues (1990) izango da, Spike Lee zuzendariak zinemaren eta jazzaren unibertsoari egin dion ekarpenik aipagarriena. Jazz-talde bateko kideen arteko lehiari eta norgehiagokei buruzko film bat, musika-saio bikainez betea. Jazzeko soinu-banda klasikorik baldin badago inon, Miles Davisek Louis Malle zuzendari frantziarraren Urkamendirako igogailua (Ascenseur pour l’échafaud) filmerako 1957an konposatu zuena da. Miles Davis maisua bete-betean, mailarik goreneko jazza. Lehen filmeko gonbidatuetako batekin amaituko da zikloa: Thelonious Monk piano-jole apartarekin. Izan ere, Charlotte Zwerin-en kamerak segika izan zuen erreferentziazko beste lan bikain hau lortzeko: Thelonious Monk: Straight no Chaser (1988). Bizitzaren, erritmoaren, zinemaren eta jazzaren ospakizun benetako bat.

Programa horretaz gainera, ohore handia da Euskadiko Filmategiarentzat gure lagun min baten azken filmaren aurrestreinaldia ere eskaintzea gure egoitzan: Ana Díez film-zuzendari tuterarraren azken lanarena, hain zuzen. Zuzendariaz gainera, Patricia Reyes Spíndola aktore mexikar handia ere gurekin izango da (besteak beste, Arturo Ripstein eta Felipe Cazals zuzendarien agindupean lan egina da Reyes Spíndola). Bera du protagonista A quien cierra los ojos izenburuko filmak, drama bat metodo tradizional zaharkituak baliatzen dituen ikastetxe batean kokatua. Guk behintzat zabal-zabalik izango ditugu begiak!

Proiekzio horien ondoren, agur esango dizuegu urrira arte, orduan helduko baitiogu berriz gure programazioari; egon adi, Euskal Herriko emakumeek zuzendutako filmak izango baititugu berriz protagonista.

 

 

Imagen Listado
Imagen
Año
2022
Tipo Agrupación
Jazzinema
Información Adicional