Lantegi honetan, Arduino eta LED zerrenden oinarrizko lehen urratsak gogora ekartzeaz gain, Hirikilabsen dauden baliabideez baliatuz akabera egonkor eta estetikoa duen egitura eraikiko dugu. Eta ez hori bakarrik, zeurea propio izango den LED pantaila egiteko aukera izango duzu, berau eraikitzeko material sorta eskuratzeko aukera ematen baitizugu, 150€ko kostua duena.
PsicoLEDia 2014ko lehen seihilekoan Hirikilabsen garatutako proiektu bat da. 16X16 pixeleko LED taula bat eraikitzean datza, era askotariko erabilerarekin, hala nola, mezu edo irudiak dituen informazio-panel gisa, grafiko modulatuak erakusteko edo denbora errealeko marrazketa taula gisa.
Proiektu honek Arduino plataforma erabiliz LED zerrenda bideragarrien erabilpenari buruz ikastea du oinarri eta joan den 2014ko apirilean Hirikilabsen burututako Arduino eta LED lantegiari hartu dio lekukoa. Proiektu hau gauzatzeko beharrezkoak izan dira, bestak beste, Arduino LED lantegiko zenbait ikasleen ekarpena zein sarean DIY LED pantaila ezberdinen erabilpena.
Arduinorekin kontrolatutako LED taula eraikitzeko lantegia.