Programa honen erronka laborategi espazio berrirako altzari elementuak “opensource” gisa sortzea da. Horretarako, lankidetza diseinu irekiaren inguruan komunitatea abiaraziko dugu, parte-hartzaileek esperimentatu, partekatu, diseinatu eta prototipatzen ikasi dezaten.
Lau saio izango ditu tailerrak irailaren 15, 22 eta 29an, eta urriaren 6an.
Hirikilabs sortu zenean 2013ko uztailean, elkarlabean garatu zen diseinu irekia oinarri zuen prozesua. Emaitza Suhiltzaileen eraikin zaharra altzariz ornitu zuen proiektua izan zen. Teknologia eta kultura digitalaren inguruko gaiak jorratuko zituen laborategi hiritarra abian jartzeko interesa zuen komunitateak posible egin zuen prozesua.
2013an eginiko tailer horretan Hirikilabsen egoitza, espazioa, modu irekian diseinatu eta eraldatzeko erronka proposatu zitzaien parte hartzaileei. Gisa horretako lan eta ikerketa guneen beharrak eta erabilera anitzaren inguruan azterketa eta gogoeta egin zen lehendabizi. Dinamizazio lana Arquimaña arkitektoek egin zuten (Raquel Ares eta Iñaki Albistur) eta 9 lan-saiotan parte hartu zuten 30 pertsonen ekarpenak jaso ziren. Fabrikazio digitala eta diseinu lanak egin zituzten laborategiaren altzariak, iraunkorrak eta probisionalak, eraikitzeko. Tailerraren emaitzen artean garrantzia berezia dute jabetza kolektiboa duten eta kopiagarriak diren piezek, jabetza publikoan utzi baitziren prozesua amaitutakoan.
Hirikilabs-ek fase berria abiatuko du Tabakaleran. Baliabideak eta azpiegitura guztiz ezberdina da eta laborategiarentzat neurria egina ia. 2013koaren antzeko erronka da proposatu dena, ezberdintasun batekin, oraingoan elementu praktikoak eraikiko dira, laborategian erabiliko direnak eta izaera berezia emango diotenak espazio berriari. Era berean, erabiltzaileek laborategia beraiena dela senti dezaten garrantzitsuak izango dira altzari horiek. Sortzen dena beste edozein erabiltzailek eraikitzeko aukera eskaintzen saiatuko gara.
Prozesuak bi hilabete iraungo du eta 9-12 saio izango ditu, zenbaitetan Hirikikasekin elkartuko direnak. Hirikikas formaziora bideratutako programa da eta bertan, teknologia erabiltzeko eskaintzen den ezagutza prozesu honetan lagungarria izan daiteke.
Programa honen erronka laborategi espazio berrirako altzari elementuak “opensource” gisa sortzea da.