Hirikilabs-Plaza pertsonen, kolektiboen eta inguruneko praktika komunitateeen artean elkarlanean proiektu irekiak garatu eta topatzeko lekua da. Beste pertsonekin bildu, ikertu, partekatu eta laborategia erabiltzeko uneak bilatzen ditugu, Hirikilabseko tresna eta baliabideak lantegi ireki moduan erabiltzeko, elkarrekin jendearen sormen ideiak garatuz eta D.I.Y.-etik (zuk zeuk egin ezazu) D.I.W.O.-ra (besteekin egin ezazu) bihur daitezen.
Hirikilabs Plazan urtean bi deialdi zabaltzen dira, partehartzailea diren prozesuak proposatuz. Behin proiektu ideiak publikoki azaltzen direnean, interesa duten pertsonak biltzen dira elkarrekin Hirikilabs-Plazako lantaldeak osatzeko.
Abendu erdialdera arte garatuko diren proiektuen ildo tematikak honakoak dira: etxebizitza modular baten diseinua; led argiekin kubo formako pantaila eraiki eta jokoen programazioa; papiroflexia, matematika eta Raspberri uztartzen duen proiektu proposamena; artea, graffitiak eta hirian esku-hartze grafikoa proposatzen duen open-source tresnen diseinua; argazkigintza analogikoan murgiltzeko DIY errebelatzaile bat sortzea; eta hondakinen errausketaren datuak abiapuntu hartuta errauskailu erraildoiari etxean erabiltzeko moduko alternatiben gogoeta eta sormen prozesua.
Teknologia eta ekimen hiritarrak uztartzen dituzten kolaborazio-ikerketa eta ikaskuntza proiektuak lantzeko saioak dira Hirikilabs Plaza osatzen dutenak.