Zer dira gauzak, Gauzen Internetean? izen bereko lantegiari jarraipena emateko, Kode Kreatiboko lantalde irekiak saio berezia proposatzen du, guztion artean IoT-ak (Internet of Things) eskaintzen dizkizgun aukerekin jolastu eta esperimentatzeko. Saioak Open Space moduko dinamika jarraituko du.
Zer da Open Space bat?
Open Space teknikak pertsona talde batek, denbora tarte txikienean gai jakin bati buruzko ideia hoberenak lortzea errazten du. Aukeran, landu nahi diren gaiak alor desberdinetan sailka daitezke (“track” bertikalak).
Open Space batean parte hartzen duten pertsonak beraien modura antolatzen dira, gai jakin batzuk proposatu eta jarraian gai horiek lantzeko bilerak antolatuz. Open Space batek egun erdi bat eta bi egun arteko denbora tartea iraun dezake. Bilera desberdinak aldi berean gerta daitezke eta parte hartzaileek zein bileratan parte hartu nahi duen libreki erabaki dezakete, baita bilera batetik bestera mugitu ere.
Open Space dinamika lau oinarri dauzka:
-
Bilerara aurkezten den edozein pertsona egokia da
-
Gertatzen dena gerta daitekeen gauza bakarra da
-
Bilera hasten deneko unea, une egokia da
-
Bilera amaitzen denean, amaitzen da
Arau bakarra dago: “bi oinen araua”. Momentu jakin batean ez zarela ikasten ari edo zure ekarpena ez dela baliogarria sumatzen baduzu, erabili zure oinak mugitzeko. Ikasi eta emateko aukera ematen dizun beste bilera batera joan zaitezke. Ez du merezi astuna edo aspergarria zaizun bilera batean geratzeak. Gaiaren inguruan interes handia duten pertsonek soilik joan beharko lirateke bilera hauetara.
Hirikilabseko lantegia
Hirikilabs laborategia erabiltzeko aukera egongo da nahi den edozein esperimentu saiatzeko. Photon (Particles) plakak ere erabiltzeko aukera egongo da. Saioa irekia da eta edozein idea, ikuspegi edota materialeen ekarpena ongietorria da.
Helburuak
Helburu nagusia esperimentatzea da, esperimentatzeko plazer hutsagatik, eta oraingoan “Gauzen Interneta” aitzakia hartuko dugu.
Bizi dugun garaia liluragarria da, eta aldi berean kezkagarria ere bai. “gizarte darwinismo esperimentu maltzur bat balitz bezala, aspertuta dagoen ikerlari bat uneoro aurrera azkar pasatzeko botoia sakatzen ariko balitz bezala” (William Gibson, Quemando cromo)
Gurea den sarea ulertzeko modua asmatzea gure esku dago.
Zer dira gauzak, Gauzen Internetean? izen bereko lantegiari jarraipena emateko, Kode Kreatiboko lantalde irekiak saio berezia proposatzen du.