Guifi.net telekomunikazio sare aske, ireki eta neutrala da. Orokorrean haririk gabeko sarea da, 32.900 nodo baino gehiago dituena, gehienak Katalan Herrietan kokatzen direlarik. Gaur egun, munduko sare aske handiena da eta Euskal Herrian ere zabaltzen hasi gara Ping proiektuaren bidez.
Ping-en helburuetako bat pertsonak beraien artean konektatzeko sare herritar bat osatzea da. Horretarako lau tailer irekien bidez sare horren funtzionamendua ezagutzeaz gain, ezagutza teknikoa ezagutzeko aukera eman nahi diogu jendeari.
Horretaz gain, azken egunean, sarearen erabiltzaile izan nahi dutenentzat eta orohar edonorrentzat, Guifi.net sare sozialaren aurkezpen publiko bat eta antena mugikorren erabilera ere azalduko dira interesatuentzat.
# Tailer teknikoak
Apirilak 27 [17:00] Super-nodo baten konfigurazio tailerra.
Maiatzak 18 [17:00] Antena mugikorren konfigurazio tailerra.
Ekainak 8 [17:00] Antena publikoen konfigurazio tailerra.
Ekainak 17 [16:00] Library Box (HLDren softwarea) eta Owncloud (HHKren softwarea) instalazio eta konfigurazio tailerra.
# Sozializazio aurkezpena
Ekainak 17 [19:00] Sarearen aurkezpena eta antena mugikorren erabilera tailerra
Ping-i buruz:
Guifi.net, Gisa eta Talaios-ek garatu eta DSS2016 sustatutako ekimena da.
4 talleres abiertos en los que poder aprender el manejo técnico de las antenas.