Texto Destacado

Noka Mentoringen helburua Euskadin, Nafarroan eta Iparraldean bizi diren emakume zuzendari hasiberrien film luzeen proiektuak tutorizatu, lagundu eta akonpainatzea da.

Multimedia
Imagen
NOKA orokorra
Pasada?
No
Descripción Larga

Noka Mentoringen helburua Euskadin, Nafarroan eta Iparraldean bizi diren emakume zuzendari hasiberrien film luzeen proiektuak tutorizatu, lagundu eta akonpainatzea da. Tabakalera arduratzen da proiektuaren antolaketaz, eta zine eta ikus-entzunezko arloaren garapen-programen artean ez ezik, Donostia Zinemaldia(SSIFF), Euskadiko Filmategia eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin (EQZE) batera osatzen duen erakunde- eta profesional-sarean ere txertatzen da proiektua.

Noka Mentoringek denbora, espazioa, testuingurua eta akonpainamendu profesionala eskaintzen die zuzendari parte-hartzaileei euren filmen hasierako fasean; horrez gain, ahalik eta osoena izango den zuzendari-txosten bat egiten ere lagunduko diete, eremu zinematografikoan gaur egun eskaintzen diren tutore laguntza batzuk eskuratzeko aukera izan dezaten, bai Eusko Jaurlaritzakoak, bai ICAAkoak (Kultura Ministerioko Zine eta Ikus-entzunezko Institutua), eta baita nazioarteko industria zinematografikoko foro profesionaletakoak.

Prozesu osoan hiru tutore egongo dira, eta horiek hautatutako hiru proiektuen jarraipena egingo dute programa osoan zehar. Hiru tutoren profilek lotura zuzena izango dute zinema-sorkuntzarekin. Mentoringean bi alderdi konbinatuko dira: batetik, film baten ideazio-prozesura sormenaren bidez hurbiltzea eta, bestetik, proiektu horiek merkatuan eta zinemaren industrian txertatzeko beharrezkoak diren moduluen eskaintza. Hautatutako hiru zuzendariek Nokak eskainitako programan parte hartu ahal izan dezaten eta proiektuak ahalik eta baldintza onenetan gara ditzaten, horietako bakoitzak 4.000 €-ko laguntza ekonomikoa jasoko du.

 

NORI ZUZENDUTA DAGO?

Noka Mentoring Euskadin, Nafarroan edo Iparraldean jaio edo bizi diren eta fikziozko edo ez- fikziozko film luzeko proiektuak dituzten zuzendari berriei zuzenduta dago (lehen edo bigarren filma). Zuzendari talentudunak eta begirada zinematografiko propioa garatzeko gogoa dutenak babestu nahi dira Noka Mentoring proiektuarekin, bilaketa-prozesua obraren zati gisa ulertzen dutenak, zirriborratzen hasi diren irudi eta soinu horien zergatiari buruzko galderak egin nahi dituztenak, beren proiektuetan dimentsio artistiko eta sortzailea ez ezik zinemaren industrian eta prozesu profesionaletan parte hartzeko beharra integratzen dituztenak, beren film-proiektuek zinearen hiru garaiekin, iragana, oraina eta etorkizunarekin, elkarlotzeko aukera dutenak.

Zinema tradizio artistiko baten parte dela eta, aldi berean, ahots berriak behar dituen industria baten parte dela ulertzeko, begirada anitzen aberastasuna bilatzeko, exigitzeko jarrera hori baloratuko da proiektuak aztertzerakoan.

Imagen Listado
Imagen
NOKA orokorra
Tipo Agrupación
Proiektua