![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-07/id10248-metamorphosis.jpg?itok=tt8kz-5C)
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-07/id10248-metamorphosis_c.jpg?itok=mumUi445)
Metamorphosis Summer Course Residency Iratxe Ansa dantzariak eta koreografoak zuzendutako egoitza bat da eta aurten Donostiak hartu du. Dantzaren ikastaro intentsiboaz gain, dantzarekin lotura duten hiriaren inguruko ekitaldi ezberdin askok osatzen dute programa. Espazio horiek proposamen zehatz eta espezifikoki marraztutako batekin lotzen dute dantza.
Tabakalerarentzat diseinatutako proposamena bideo-dantzen eta performance/instalazioen lanen lagin bat izango da. Erakutsiko diren bideoak hainbat artista bisualek Metamorphosisen aurreko edizioetan (China eta Mexiko) sortu zituzten Iratxe Ansaren, Igor Bacovichen eta programa honetan parte hartzen duten munduko hainbat lekutako dantzari internazionalen kolaborazioarekin.
Ekitaldiaren bigarren zatia, dantzaren performance/instalazio bat izango da, LINE (Mexiko) taldeko artista kolektiboek dantza taldeekin koordinatutakoa eta diseinatutakoa.
Iratxe Ansa koreografa eta dantzariak Metamorphosis Summer Course Residency proiektuaren baitan bideo-dantzen eta performance/instalazioen lanen lagin bat aurkeztuko du.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-07/id10248-metamorphosis.jpg?itok=tt8kz-5C)