Bere izaera arautzailea dela eta, arkitekturaren praktikak normalean errezeloak zabaltzen ditu. Foucaulten dispositibo arautzaileetatik hasita (panoptikoa, kuartela, ospitale psikiatrikoa, komentua), eta genero ikuspuntutik hiria ikertzen duten praktiketatik, teoria postkolonialetatik edo ikusizko ikasketetatik igaroz, arkitektura fenomenoaren deskribapen garaikideetan, hau beti jotzen da lotzen gaituen praktika gisa.
Horregatik, arkitekturari erresistentzia paper bat ematea paradoxikoa izan daiteke. Hitzaldi honetan paradoxa horretan bizitzeak eman ditzakeen fruitu eta aukeretan tematuko gara.
Arkitekturari erresistentzia paper bat ematea paradoxikoa izan daiteke. Hitzaldi honetan paradoxa horretan bizitzeak eman ditzakeen fruitu eta aukeretan tematuko da Miguel Mesa.