Argazkia: Arístides García
Bi saiotako lantegi hau arkitektura eta diseinu industrialean onarrituriko tresnak sortzera zuzenduko da, hiru dimentsiotako paperezko pieza modularrak sortzeko helburuarekin. Lantegia patroi geometrikoetan, arkitektura, diseinu, eskenografia edo 3D mappingean interesa duen edonorri zuzendua dago.
Hasieran arkitektura eta diseinu parametrikoaren VVVVren zenbait teknika ezagutzen saiatuko gara:
-
Teknika generatibo bidezko hiru dimentsioko objetuen diseinua
-
Patroi ezberdinen bidezko 3d objetuen panelizazioa
-
Bi dimentsioetako muntaia-piezak sortzea
-
Fitxategi bektorialen esportazioa
Lantegiaren bigarren zatian paper eta kartulinazko pieza txikien fabrikazioan erabiliko da.
Lantegi hau arkitektura eta diseinu industrialean onarrituriko tresnak sortzera zuzenduko da, hiru dimentsiotako paperezko pieza modularrak sortzeko helburuarekin.