Ben Fryk eta Casey Reasek, Maedak lagunduta, processingen garapena hasi zutenean, mihisearen parekoa bilatu nahi zuten kodean. 15 urte beranduago esan dezakegu processingek mundu osoko milaka artista inspiratu duela, ez bakarrik tresna horrekin artelanak sortuz, baita helburu desberdineko tresna berriak pentsatuz ere.
Lauren McCarthy P5.jsren sortzailea da. P5.js processingen weberako bertsioa da. Proiektu ireki bat da, elkarrekin sortua eta processing fundazioak sustatua. Ikuspegi moderno batekin, eta nabigatzaile batekin erabili ahal izateko pentsatua, p5.js indar handia hartzen ari da.
Lantegi hau bai processingerako bai p5.jsrako sarrera bat da; p5.jsren funtsezko oinarriak ikusiko dira, baina baita bere ahalmena ere.
Formaz, animazioaz, transformazioaz arituko gara. Baina baita aldagaiez, begiztez, DOMaz ere, edo web-zerbitzari bat zer denez.
Kodea webarekin lotzea beti izan zen ideia on bat. Are gehiago da periferiatik egitea.
Lantegi hau bai processingerako bai p5.jsrako sarrera bat da; p5.jsren funtsezko oinarriak ikusiko dira, baina baita bere ahalmena ere.