![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-07/id14138-mimosas_de_oliver_laxe.jpg?itok=oOQx-kF0)
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-07/id14138-mimosas_de_oliver_laxe_2.jpg?itok=TNgVqJzQ)
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-07/id14138-mimosas_de_oliver_laxe_3.jpg?itok=WeZxhxTs)
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-07/id14138-mimosas_de_oliver_laxe_5.jpg?itok=Hy9JBikZ)
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-07/id14138-mimosas_de_oliver_laxe_6.jpg?itok=-YskHmo4)
Mimosas, Oliver Laxe, Espainia-Frantzia-Maroko-Qatar, 2016, 96', JBAES, DCP.
Karabana batek Marokoko Atlas mendiak zeharkatuko ditu, hilzorian den patriarka jaioterrira laguntzeko. Zalantzaz beteriko misioa da, baina Ahmedek eta Saïdek, harrien azpitik txanponak ateratzen abilak, bidea badakitela diote.
Beste leku batean, agian beste garai batean, Shakub erreklutatuko dute bidea zaintzeko eta patriarkaren alargunak tribuari eginiko promesa betea ikus dezan.
Jitoan doazela, elurrari egin beharko diote aurre, eta jazarleak atzean utzi, baita ezusteko eraso eta bahiketa bana jasan ere, baina, kixoteria zer den, Shakib nola edo hala moldatuko da mendi zeharkaezinon beste aldera iristeko, eta bere fedeari esker espedizioaren patua aldatuko du.
Nespresso Sari Nagusia Canneseko Kritikaren Astean. Epaimahaiaren Sari Berezia eta muntaketa eta soinuei aipamen berezia Sevillako Zinema Europarraren Jaialdian.
Oliver Laxe zuzendariaren bigarren luzemetraia da 'Mimosas', 'Todos vós sodes capitáns'en ondoren. Honekin, zuzendariak Nespresso Sari Nagusia jaso zuen Canneseko Kritikaren Astean.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-07/id14138-mimosas_de_oliver_laxe.jpg?itok=oOQx-kF0)