Kolaboratzaile bila dabiltzan teknologia edo/eta kultura digitalarekin zer ikusia duten proiektu irekien aurkezpen publikoa. Aurkezpenaren ostean, interesatuen artean lan taldeak osatuko dira eta hauek datozen hilabetetan ostegunero bilduko dira aukeratutako proiektuak garatzeko. Hirikilabs Plazaren filosofia kultura librea, diseinu irekia eta ezagutza partekatua sustatzean datza. Hemen ikus ditzakezu Hirikilabs Plazako aurreko deialdietan burututako proiektuak.
2016ko abenduaren 26tik 2017ko otsailaren 2ra bitarte irekita izan den deialdi publikoan izena emandako proiektuak aurkeztuko dira ekitaldi honetan.
1.- R2D2 // Karlos Azpeitia
Proiektu hau prozesu bat bezala ikusten dute non elektronika, robotika eta frabrikazio digitalaren inguruan ikasi nahi duten.
2.- Fab & Play Mahai Jokoa // Asier Arizkorreta
Print & Play kontzeptuan oinarrituz, partekatu eta errepikagarria izango den mahai joku bat sortzea du helburu.
3.- Kutsadura neurtzeko droiak // Jose Antonio Grandal
Pixhawk droien teknologia Arduino eta Raspberry Pi teknologiekin batu nahi dituzte atmosferan dagoen kutsadura neurtzeko, pertsonen bizitzak arriskuan jarri barik.
4.- CanSat // Axular
Edari-lata baten tamaina eta pisua duen gailu bat eraiki nahi dute, 1000 metrotako altueratik askatzean jausgailu batek 6-8 m/s abiaduran mantenduko duena. Erori ahala, eta gutxienez segunduan behin, tenperatura eta presioaren balioak bidaliko ditu lurrean kokatutako hargailura bidaliko ditu, datu hoiek aztertu ahal izateko.
5.- Patologien diagnosi goiztiarra // Xabat Casado
Ziatika edota tunel karpianoa bezalako patologien diagnosi goiztiarra egitea baimenduko duen gailu bat egitea da ideia. Horretarako tenperatura aldaketak neurtu beharko ditu, datu horiekin balorazioa egin ahal izateko.
6.- Indar atomikozko mikroskopioa // Eguzki Larre
Nano eskalan bereizmena lortzea lagunduko duen mikroskopioa da.
7.- Zinta zerra bidez ebaketa automatizatzeko makina // Eugenio Martín Rodrigo
Mugimendu automatizatua duen sistema bat diseinatzean datza, oholak nahi den neurrian ebakitzeko.
8.- Uztaia // Juan Manuel Miguens Rubio + Mikel Lopez Heras
Uztai tradizional bati abiadura eta gertutasun sentsoreak gehitu nahi dizkiote, horrela jokura haur gehiago biltzeko.
9.- Stop Motionak sortzerko gailua // Ángel Bueno
Stop Motion txikiak egiteko behar den guztia (pertsonaiak, atrezzoa, fondoak, irudi kaptura eta edizioa) jasoko duen gailu bat diseinatzea da idea. Pas a Pas proiektuaren antzekoa.
10.- Re Holocube // Carlos García
Plazako aurreko deialdi batean Holocube proiektua aurkeztu zen, baina burutu barik gelditu zen. Ideia berreskuratu eta amaitzea litzateke.
11.- Om for Drawing // Anne-Sophie Lacroix
Yoga praktikatik abiatutako proiektua da. Aum/Om mantra sekuentzia bat hasi eta bukatzeko abestua izaten da. Mantraren soinua prozesu mekaniko bilakatuz, hondarrean, paperean edota beste material baten isladatzea da helburua.
12.- Argi mahaia // Gurutz Oiarzabal
Kalkografiarako argi mahai bat diseinatzea eta eraikitzea da idea. Proiektu sinplea oinarrian, baina beharbada pertsona gehiagoren ekarpenekin aberastu daiteke.
13.- Vending DIY // Joseba Egia
Ideia hard-soft askeko vending makina bat eraikitzea da, eta euren funtzionamendua ikastea.
14.- Lehortegia // María Edroso
Egurrezko lehortegi bat egitean datza, non fruta eta barazki xaflak nahiz lore edo landare mota ezberdinak lehor daitezkeen.
15.- Domo interaktiboa // Husein González
Argia eta soinuarekin modu intuitiboan esperimentatzea baimenduko duen gune interaraktiboa sortzea jomuga duen proiektua.
16.- Foods Computer // Víctor José Barahona
Landatze-aeroponiko negutegi bat egiteko asmoa, MITeko Open Agriculture proiektuatik abiatuta.
17.- Buruarekin kontrolaturiko sagua // Pablo Fernández
Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako ordenagailu-sagua egiteko saiakera.
Kolaboratzaile bila dabiltzan teknologia edo/eta kultura digitalarekin zer ikusia duten proiektu irekien aurkezpen publikoa. Aurkezpenaren ostean, interesatuen artean lan taldeak osatuko dira eta hauek datozen hilabetetan ostegunero bilduko dira aukeratutako proiektuak garatzeko.