Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

“TIRABIRAK / Tiras que aflojan” proiektuak erakusten du, 1977 eta 2016 bitartean, egunkarietan argitaratutako binetek euskal gatazka nola jorratzen duten. Ez da baina, ikerketa-proiektu soil bat baizik eta aukera paregabea iragan hurbilaren inguruko hausnarketa eta berrikusketa kritikoa egiteko eta bere horretarako euskarri eta lengoaia desberdinak erabiliz.

 

UPV/EHUko EMAN ikerketa taldeak, Donostia/San Sebastian 2016 Fundazioarekin eta EITBrekin batera osatutako lantaldeak gatazkaren errepresentazioak diren binetei, marrazkilarien iritziei eta testuinguruari buruzko lana burutu du. Gainera, diseinatu du plangintza oso bat prozesuan bildutako, tira grafikoak, elkarrizketak eta momentu historikoari buruzko informazioa jendarteratzeko. Transmedia ikuspegiarekin eraikitako proiektuan bideoak, aplikazio informatikoak, argitalpenak eta aurrez aurreko ekitaldiak antolatu dira.

Proiektua gauzatzerakoan hiru izan dira produktu esanguratsuenak: erakusketa ibiltaria, liburua eta dokumental interaktiboa. Lehenarekin Euskal Herriko hainbat hiri eta herri bisitatu dira maila fisikora ekarriz jendea eta bineten arteko kontaktua: Iruñea, Bilbo, Donostia, Errenteria, Gasteiz... Liburuak transmedia ikuspegia paperetik abiatu du. Eta, dokumental interaktiboaren bidez, lekua eta denbora mugez harago, berrogei urte hauetako 1.200 bineta jartzen dira ikusgai eta horrekin batera Forges, Zaldieroa, Axpi, Peridis, Tasio, Oroz ala Zulet bezalako marrazkilarien elkarrizketetan murgiltzeko aukera eman.

Aniztasuna eta ikuskera zabalarekin eraikitako proiektuak euskarri fisiko eta birtualak konbinatzen ditu, erabiltzaileari kontaktu moduak ugarituz eta bizipena aberastuz.

Descripción Corta

“TIRABIRAK / Tiras que aflojan” proiektuak erakusten du, 1977 eta 2016 bitartean, egunkarietan argitaratutako binetek euskal gatazka nola jorratzen duten.

Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si