Batzuen ustetan, Airbnb higiezinen prezioen gorakadaren erantzuleetako bat da eta tokiko komunitateetan haustura sortzen duen elementua da; aldiz, beste batzuek defendatzen dute gehiegizkoa dela plataforma honi egozten zaion efektu gentrifikadorea. Zein da tesi zuzena?
Kasu honetan, datu eta kartografien lantegiak ikusgarritasuna eta objektibotasuna eman nahi die euskal hiriburuetan Airbnb ostatuek duten eraginari eta hiri horietako higiezinen egoerarekin plataformak duen harremanari. 2016 urtean kartografia digital hiritarrari buruzko lantegia eta mapa eta datuen arteko bisualizazioetara sarrera gauzatu ondoren, oraingo honetan Montera34 kolektiboak bertako kasu erreal batean oinarritutako ariketa bat proposatuko digu. Kasu honetan, lantegiak helburu izango du euskal hiriburuetan dauden Airbnb web plataformako ostatuen presentzia eta hiri bakoitzeko higiezinen merkatuarekin duten lotura aztertzea.
Lantegia osatzeko, gainera, Amsterdam-en martxan jarritako Fairbnb hiritar sarearen sortzaileetako bat, Sito Veracruz, ere bertan izango da. Fairbnb-k erabiltzaileek gidatuko duten eta hiriekin begirunetsua izango den sarea bultzatu nahi du, Airbnb-ri alternatiba gisa.
Dokumentazioa
Kartografia digital hiritarrari buruzko lantegia eta mapa eta datuen arteko bisualizazioetara hastapena egin ondoren, Montera34 kolektiboak bertako kasu erreal batean oinarrituriko ariketa bat proposatuko digu. Kasu honetan, lantegiak helburu izango du euskal hiriburuetan dauden Airbnb web plataformako ostatuen presentzia eta hiri bakoitzeko higiezinen merkatuarekin duten lotura aztertzea.