Pentsatu al duzu behin ere 3Dan zure piezak diseinatu eta sortzean? Piezaren bat sortu edo aldatu nahi al duzu (zure altzarientzako ordezko piezak edo elementuak, adibidez)? 3D inpresioak modelatzeko programen bidez gure beharretara egokitutako piezak sortzea ahalbidetzen digu.
Aurreko lantegietan 3Dan piezak inprimatzeko oinarrizko elementuak ezagutu ditugu, baita inpresiorako materialak eta gure inprimagailuekin piezak amaitzeko modu ezberdinak ere. Oraingo bi saio hauetan 3D pieza bat hutsetik hasita eraikitzeko funtsezko oinarriak emango dira ezagutzera. Horretarako, lehendabizi planoetan egingo dira eskemak (2D), eta ondoren bilakatuko dira hiru dimentsioetako formara.
Modelatze-saioen programa:
- Freecad instalatzea, 3D elementuen modelatu parametrikorako software askeko programa.
- 3D piezen biltegiaren errepasoa eta eraldatzeko ereduak hartzea.
- Beste software batzuen analisia: Autocad, Tinkercad, 123D design, Catia eta Solidedge.
- 1. ariketa: pintza bat modelatzea.
- 2. ariketa: pitxar bat modelatzea.
- 3. ariketa: pieza libre bat sortzea.
Bi saio hauetan 3D pieza bat hutsetik hasita eraikitzeko funtsezko oinarriak emango dira ezagutzera. Horretarako, lehendabizi planoetan egingo dira eskemak (2D), eta ondoren bilakatuko dira hiru dimentsioetako formara.