Kode irekiko diseinuaren metodologiak ikasteko eta erabiltzeko lantegia. Baztertutako materialekin esperimentatzearen bidez, prototipoak eraikiko ditugu eta horiek nola sortu azalduko duten eskuliburuak prestatuko ditugu, nola errepika daitezkeen irakasteko.
Lantegiak bi zati nagusi izango ditu: lehendabizi, hondakinei eta horien berrerabilera posibleari buruzko parte teoriko bat eskainiko da, eta prozesu irekien bidez sortutako objektuen kasuak ikusiko dira; eta, bigarrenik, parte praktikoago batean, Tabakalerako biltegiko materialekin esperimentatu ahal izango da, eta horiekin prototipoak edo altzari-elementuak eraikiko dituzte parte-hartzaileek (ondoren etxera eraman ahal izango dituzte).
Diseinuan, hondakinetan edo autoeraikuntzan interesatutako edonori dago zuzenduta lantegia, eta diziplina anitzeko talde bat osatu nahi da bertan.
Honako hauek dira lantegiaren helburu nagusiak:
- Altzari-soluzio berriak planteatzea eta arakatzea, hondakinekin proiektatu, diseinatu eta eraldatzearen bidez.
- Lan kolektibo eta parte-hartzailea sustatzen duten dinamikak sortzea. Horrekin, autoeraikuntza bultzatu nahi da, kontzentziazio eta hausnarketarako tresna gisa.
- Parte-hartzaileak gaitzea Kode Irekiko Diseinurako tresnen erabileran.
- DIWO (Egin ezazu besteekin) kultura sustatzea.
- Emaitzak eta muntaketaren eskuliburuak El-Recetario.net plataforma digitalean argitaratzea.
- Habitat-arentzako eraikuntza-soluzioak bilatzea.
Kode irekiko diseinuaren metodologiak ikasteko eta erabiltzeko lantegia, Makea tu vida elkarteko kideen eskutik. Baztertutako materialekin esperimentatzearen bidez, prototipoak eraikiko ditugu eta horiek nola sortu azalduko duten eskuliburuak prestatuko ditugu, nola errepika daitezkeen irakasteko.