Azkenengo bi hamarkadetan, curator figurak arte-kritikarengan eragin nabarmena izan du. Artearen inguruko testuen kopurua asko handitu bada ere, kritika egiteko moduetan krisi sentsazioak dirau. Art writing bezala ezagutzen den hori aurretik zegoen arte-kritika ordezkatzera etorri da eta, bitartean, “arte kritikoa”-ren kategoria eskaera handia izaten ari da. Arte garaikideko egungo diskurtsoa simposium-a, konferentzia eta testua bezalako formatuetan finkatzen ari da, eta hala, geroz eta artista gehiagok idazketara jotzen du estimu handiko medio artistiko bezala. Egoera honek zein lekutan uzten gaitu? Nola nabigatuko dugu areto-testu, proposamen kuratorial, erreseina kritiko, artista-testu, eleberri esperimental, filosofia eta teoria saiakeraren artean?
Modulu honek orden pixka bat jartzea du helburu gai nagusian, testuan, kontzentratuz. Bertan, arte-kritikaren funtzioa aztertuko da, kultur kritika hedatuarekiko duen harremanaren bidez. Zenbait idazkera-genero ikertuko dira, besteak beste, saiakera, aipamen edo erreseina eta baita artista-testua ere. Horrela, idazketak dakartzan subjektibazio-moduak miatuko dira artearen mundua fikziozko idazketari lotzen dioten idazle batzuen bitartez, Chris Kraus eta Lucy R. Lippard, beste batzuen artean.
Moduluak barne hartuko ditu testuen irakurketa eta testu-iruzkina, film ikusketa, eztabaida eta kontzeptu eta bibliografien elkartrukea, idatzien “trafikoa” eta baita esperientzien partekatzea ere, idazketarako kontzientzia hartzeko edo prestatzeko fase bat ezartze aldera. Tailer forma duen modulu hau arte-kritikari, idazle, curator, artista eta edozein diziplinatan (arte, literatura, arkitektura, zinema eta bestelako gizarte ikasgaia) dabilen ikerlari edo akademikoei zuzentzen zaie.
Peio Aguirrek zuzendua, Nina Möntmann, Jeremy Millar eta Jon Mikel Euba-ren parte-hartzearekin.
Astelehena, maiatzak 29: 10:00-14:00. Peio Aguirre
Astelehena, maiatzak 29: 16:00-19:00. Nina Möntmann
Asteartea, maiatzak 30; 10:00-14:00 eta 16:00-19:00. Peio Aguirre
Asteazkena, maiatzak 31: 10:00-14.00. Jeremy Millar
Asteazkena, maiatzak 31: 16:00-19:00. Peio Aguirre
Osteguna, ekainak 1: 10:00-14:00. Peio Aguirre
Osteguna, ekainak 1: 16:00-19.00. Jon Mikel Euba
Ostirala, ekainak 2: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00. Peio Aguirre
Azkenengo bi hamarkadetan, curator figurak arte-kritikarengan eragin nabarmena izan du. Artearen inguruko testuen kopurua asko handitu bada ere, kritika egiteko