Kurtso hasierarekin batera laborategian azken hilabetetan burututako bi proiektuen emaitza ezagutzera emateko une egokia da. Laborategian behar genituen tresnak eraiki eta erabiltzen ikasteko ezagutzak lortzea egon da uneoro Hirikikas lantegi eta ikasgai programaren oinarrian. Horren harira, Talde Ireki baten prozesuaren baitan Hirikilabs komunitateko zenbait erabiltzailek eraiki dituzten laborategiko makina berrien erabileran trebatuko gaituzte.
Irune 3D inpresorak estrusore hirukoitz bati esker cyan, magenta eta hori koloreak nahastuz koloretako piezak sortzeko gai den tresna da. Lantegian inpresora honen erabilera ezagutuko dugu.
Bestalde, Hirikiharibaki hari-bero-mozgailua, foam edo apar sintetikoa material bezala erabiliz, maketak, aeromodelismo edo piezetan oinarritutako eraikuntzarako aproposa da.
Talde Ireki baten prozesuaren baitan Hirikilabs komunitateko zenbait erabiltzailek eraiki dituzten laborategiko makina berrien erabileran trebatuko gaituzte.