Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

Komisariotza eta hezkuntza: errealitatearekin negoziatzen Tabakalerako Sortzaileen gunean 2016 eta 2017an garatu den Komisariotza programa osatzen duten lau moduluetako azkena da. Laugarren mintegi hau Nora Sternfeld komisario eta hezitzaileak zuzenduko du eta hezkuntza komisariotzaren ikuspuntutik jorratzen du. Modulu honetan parte hartuko dute, gainera, Ahmed Al-Nawas-ek (Helsinkin lan egiten duen komisario eta hezitzailea) eta Ayşe Güleç-ek (Kassel-en lan egiten duen langile kulturala, hezitzailea eta aktibista).

Nola ikas dezakegu oraindik existitzen ez den zerbait? Alde batetik, paradoxa dirudi baina, ez al datza horretan, hain zuzen, hezkuntza erradikala? Praktika politiko eta emanzipatzaile gisako ikasketa beti ulertu izan da beste aukera baterako prozesu bezala: harreman sozialak ulertzeko, eta horiek aldatzeko, modu bezala; beste mundu batean ulergarriak izan daitezkeen modu bakarrean ulertzea. Eta agian horrela hau aldatzea lortu genezake…

Hezkuntzarekin, komisariotzarekin eta artearekin erlazionatutako estrategiak jarraituko dira modulu berian: esku-hartzea, ikerketa, irudimena eta gogoeta, besteak beste. Objektu baliotsuak eta balio objektiboan erakustea edo ordezkatzea baino, “errealitatearekin negoziatzen” hasi dira: ordezkaritzaren eta presentziaren artean dagoen espazioan eragiten dute, eta ikus, egin edo esan daitekeena desafiatzen dute.

Modulua lantegi-formatuan gauzatuko da, eta bertan elkarrekin hausnartuko dugu hezkuntzarekin, komisariotzarekin eta parainstituzioekin lotutako praktiken etorkizunari buruz. Komisariotzari eta hezkuntzari buruz eztabaidatuko dugu aktibo egoteko gune gisa, ustekabeko emaitzak dakartzan ekoizpen kolaboratiboko prozesuak ahalbidetzen dituzten praktika gisa. Honek espazioaren eta hezkuntzaren, historiaren eta ikerketaren rola berrikustea eskatzen du.

Aurkezpenak, irakurketak, proiekzioak, eztabaidak eta ariketa laburrak hartuko ditu barne moduluak.

Descripción Corta

Komisariotza programako laugarren mintegi hau Nora Sternfeld komisario eta hezitzaileak zuzenduko du eta hezkuntza komisariotzaren ikuspuntutik jorratzen du. Mo

Idiomas Audios
Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Idiomas disponible
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Komisariotza programa: 4. modulua. Nora Sternfeld-ek zuzenduta
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si