Software ezberdinak erabiliz webgune batetik datuak edo informazioa ateratzeko erabiltzen den teknika da web scraping-a. Teknika honek egiturarik ez duten datuak lortzea ahalbidetzen du, hauek ondoren kalkulu-orri edo datu-base baten bidez modu egituratu batean landu ahal izateko. Web scraping lantegia tresna hauek erabiltzeko gerturaketa praktiko bat izango da, partaideek beraien proiektuetarako behar ditzaketen datuak lortzeko moduak ikas ditzaten.
Topaketa honek Montera34 kolektiboak komisariaturiko datuen eta hauen bisualizazioaren inguruko lan-ildo egonkor berri bati hasiera emango dio. Lanlerroa 2016 eta 2017an Hirikilabsen buruturiko Maps&Data lansaioen ondorekoa izango da, lantegi hauen emaitza nabarmenena Airbnb efektua Donostian eta Euskadin txostena izanik. Topaketa eta lantegi ezberdinez osaturiko ildo berri honen helburu nagusia laborategian aldizka elkartuko den DataCommonsLab lantalde irekia elikatzea da.
Otsailaren 6a, asteartea
Sarrera: jardueraren aurkezpena, testuinguruan jartzea eta tailerraren xedearen azalpena.
Scrapingera sarrera: webgunearen funtzionamenduaren azalpena (HTML, JSON, APIs...), eta eskuratutako informazioa biltzeko moduei buruzko sarrera.
Scraper garapena: scraping egiteko hasierako tresnen (postman, python, beautifulsoup, etab.) azalpena eta praktikak.
Otsailaren 7a, asteazkena
Scraper garapena: aurreko eguneko saioaren jarraipena.
Scraping-teknika aurreratuei buruzko sarrera: Javascripten exekuzioa, proxien erabilera, tailerrean sortzen diren beste kontu batzuk.
Software ezberdinak erabiliz webgune batetik datuak edo informazioa ateratzeko erabiltzen den teknika da web scrapping-a eta lantegia tresna hauek erabiltzeko gerturaketa praktiko bat izango da, partaideek beraien proiektuetarako behar ditzaketen datuak lortzeko moduak ikas ditzaten.