Software-libreari buruzko ziklo honen biratez, hilabetero, hiritar-laborategi publiko baten oinarrizko tresna-sorta izan beharko luketen software libre programen oinarrizko erabilera ikasiko dugu. Exekutagarri hauen erabileraz gain, lantegi sorta honekin laborategietan proiektuak gauzatzeko erabilgarriak diren tresna libreen gida bat osatzeko helburuarekin, hainbat prozesu dokumentatuko ditu. Izan ere, teknologiarekiko hurbilketa kritikoaz ari garen testuinguru honetan, eginez ikasi eta ezagutza partekatzea aldarrikatzen dugunean, software librea aliatu naturala dugu.
Openshot kode irekian sorturiko bideo-editore ez-lineala da,GNU/Linux ingurunean bideo editore erraz eta ulergarri bat izateko helburuarekin sortua eta orokorrean etxeko erabilera du bere jomuga. Openshot bezalako tresna batek bideo zatiak, argazkiak, grafikoak, soinua eta beste edozein ikusentzuneko materialetik abiatuta bideo fitxategi bat sortzea ahalbidetzen du. Tresna oso erabilgarria da laborategien edo hezkuntzaren esparruan prozesuak dokumentatzen lagundu eta ikusentzuneko material propioak sortzeko.
Openshot bezalako tresna batek bideo zatiak, argazkiak, grafikoak, soinua eta beste edozein ikusentzuneko materialetik abiatuta bideo fitxategi bat sortzea ahalbidetzen du.