Fabrikazio digitalaren tresnetara hastapen lantegi sorta honek, partaideak laborategi proiektuak egin ahal izateko beharrezko teknologietara hurbildu nahi ditu. Lantegiak urtean zehar hainbat aldiz errepikatu ohi dira eta hauek osatuz gero, Hirikilabsek partaideek beraien kabuz lan egin eta laborategiko tresnak erabiltzeko gaitasuna dutela ziurtatuko du. Hiru lantegi eskaintzen ditugu: Laser mozketa, 3D inprimaketa eta CNC fresaketa.
Laser mozketa material ezberdinen mozketa egiteko erabiltzen den teknika da. Laser potentzia altua biltzen du lan egingo duen materialaren azaleran. Lantegian makinaren erabilpena eta mozketarako diseinuak prestatzeko softwarea erabiltzen ikasiko dugu.
Laser mozketa material ezberdinen mozketa egiteko erabiltzen den teknika da. Laser potentzia altua biltzen du lan egingo duen materialaren azaleran.