Hiria eta bestelako politikak programaren barne antolatu diren saioei hasiera emateko hitzaldia Lolita Chávez Ixcaquic Guatemalako lider indigenak emango du; Chávez aktibista eta giza eskubideen (batez ere emakumeen eskubideen) defendatzailea da. Chávez erreferentea da nazioartean baliabide naturalak babesteko borrokaren arloan, eta gogor salatzen du jatorrizko herritarrek euren lurretatik alde egin behar izaten dutela atzerriko enpresek edo gobernuaren enpresek baliabide naturalak ustiatu ahal izan ditzaten. Hitzaldi honen bidez, lurralde- eta ingurumen-indarkeriari buruzko eztabaida irekiko du, eta indarkeria horrek lurralde horietan bizi diren talde indigenetan eta euren gorputzetan nola eragiten duen aztertuko du.
Urriaren 19an hitzaldia zuzenean jarraitu streaming.tabakalera.eu webgunean.
Hiria eta bestelako politikak programaren barne antolatu diren saioei hasiera emateko hitzaldia Lolita Chávez Ixcaquic Guatemalako lider indigenak emango du.