Tabakaleran aurkeztuko diren bi pelikularekin loturik, The Joycean Society (2013) (urtarrilaren 10ean emango da Tabakaleran) eta Segunda Vez (2018) (urtarrilaren 12an emango da Tabakaleran), Dora Garcíak bi talde-irakurketa saio proposatzen ditu.
Lehena, Finnegans Wake liburuaren irakurketa berezia, 2013ko filmean ikusten diren jarraibideak jarraituz: ez dago hierarkiarik, ez dago aditurik, lan-kolaboratibo eta dibertigarri bat dago, eta bertan liburu agorrezinaren pare bat paragrafo argitzen saiatuko gara. Mundu guztia da ongi etorria, eta ez da beharrezkoa aurretiko inolako esperientziarik edukitzerik; ingelesez ezagutza maila bat behar da, baina ez du oso aurreratua izan beharrik. Parte hartzaile bakoitzak Finnegans Wake-en bere alea eduki behar du, hala ere saiatuko gara zenbait ale egon daitezen okasiorako eskuragai.
Bigarren talde-irakurketak Segunda Vez filmaren ataletako bat, El Helicoptero - Donostian errodatua, Tabakaleraren laguntzarekin-, lotzen du Roberto Bolañoren La literatura nazi en América liburuko errelato batekin. Testu hori Ramírez Hoffman, el infame da, eta bertan, estatu-terrorea, eta abangoardiako artea modu oso aztoragarrian erlazionatzen dira.
Dora García artistak lantegi bat emango du, zinean bere lanari eskainiko zaion fokuarekin loturik. Lantegiaren oinarri zenbait testuren talde-irakurketak izango dira.