![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-07/id35930-proiektuaren_deskribapen_argazkia.png?itok=pTsOk57_)
ZETAK proiektuak, hamabi abestiz baliatuta, 3D teknikarekin diseinatutako bodegoi-klip serie bat sortzean datza. Abesti bakoitzarentzat bodegoi ezberdin eta berezi bat sortuko dugu. Bodegoi klasikoak ez bezala, honako hauek mugimenduan izango dira. Diseinu aldetik ezberdintasun nabarmena den horretan, argiztapen digital anitzarekin jokatu ahal izango dugu abestiaren intentsitate ezberdinekin bat egiteko eta, aldi berean, geure ikus-entzunezko artelana bodegoi klasiko batetik are gehiago urruntzeko. Ikuslea bodegoi baten aurrean dagoela kontziente izatea nahiko genuke une oro, baina aldi berean esperientzia erabat ezberdina bizitzen ari denaren sentsazioa izanaz.
Pello Reparazen ZETAK proiektuak, hamabi abestiz baliatuta, 3D teknikarekin diseinatutako bodegoi-klip serie bat sortzean datza.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-07/id35930-proiektuaren_deskribapen_argazkia.png?itok=pTsOk57_)