![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-07/id36267-egileak_idoia_eta_joana_.jpg?itok=B6z5rXuQ)
"Tantaka" 10 minutuko 9 kapitulu ukango dituen gazi-gozo umorezko webseriea da.
1999ko udazkena. Jenofa, Andoni eta Arantxa, 15 urteko hiru lagun gazte Anestesiaren urteko azken kontzertura joateko irrikitan daude. Bidean direla, haien urteko mozkorraldi ateraldi eroa drama bilakatzen da. Argi ez dauden arrazoiengatik, Jenofak txoke handi bat biltzen du eta koman sartzen da. 2019an, Jenofa ospitaleko ohean berriz irazartzen da eta batere ulertzen ez duen gizarte berri batean murgildua da. Bere buruan hainbat galdera zintzilik daude: Zergatik sartu zen koman duela 20 urte? Bere lagunak diruditen bezain zintzoak ote dira? Anestesia taldeko kideen artean ote da erantzuna?
Idoia Rodriguez Mondragon - Ko-autorea
Donibane Lohitzunen sortu zen 1989ko urtarrilaren 12an. Arte eta zinemazalea, ikastolatik pasa ondotik, Arte plastiko, zinema opzioko lizentzia burutu zuen 2011an. Geroztik euskara eta frantseseko CAPES bat pasa zuen eta gaur euskara-irakasle da eskola publikoan. Euskal kulturaren inguruan diren elkarteetan inplikatu izan da, batez ere EHZ festibalean. 2014ean liburu bat argitaratu zuen, Etats de crises eta gaur tesia prestatzen ari da euskara eta gizarte zientzietan.
Zinemak eta komediak beti garrantzia ukan dute bere bizian, antzerkia 5 urterekin hasi ondotik, Scaramuccia edota Chimères antzerki taldeetatik pasa zen. 2015ean Kliklap lehiaketarentzat, Zinegin festibalaren kari, film labur bat proposatu zuen Martin Lemaire eta Joana Parotekin. 2016 eta 2018an berriz parte hartu zuten eta berriz ere irabazi zuten film labur txapelketan.
Paraleloki, Euskal Harriaren ABDak proiektuan parte hartu zuen, J (jokoa) letraren inguruan film labur bat eginez. 2019an, Napardeath filman paper txiki bat ukan zuen Albreteko Joana interpretatuz.
Joana Parot - Ko-autorea
Joana Parotek 29 urte ditu eta Baionan handitu zen. Gaur egun laborantzan lan egiten du, baina mundu hortan sartu aitzin, Biarritzen ikusentzunezko ikasketak egin zituen eta soinu sailean berezitu zen. Zuzeneko kaptazioetan zen gehienik laketzen. Nahiz eta bide hortan ez segitu, zenbait bideo lehiaketetan parte hartu du Idoiarekin (KlipKlap 2015,2016 eta 2018).
Tantaka proiektua segida bat bezala ikuste dute. Orain arte bideo laburrak egiten zituzten eta orain proiektu handiago baten bilatzen dute.
"Tantaka" 10 minutuko 9 kapitulu ukango dituen gazi-gozo umorezko webseriea da.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-07/id36267-egileak_idoia_eta_joana_.jpg?itok=B6z5rXuQ)