![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-07/id35933-normala.jpg?itok=aV8WVcgp)
NORMALA bost film laburrez osatutako seriea da eta bakoitzak egoera sexista bat salatzen du alderantzizko mundu batean murgilduz. "NORMALA IV" egunero gertatzen diren eta historian zehar beti egon diren bortxaketa eta eraso sexisten inguruko film laburra da. Emakumeok gauean etxera bueltatzeko unean beldurra sentitzea, gizonezkoek espazio gehienak okupatzea, eredu heteropatriarkalak jasotzea edo legediak indarkeria hauek ez babestea normaltzat hartzen ditugun gaiak dira. Guk egoera hauei buelta eman nahi diegu hausnarketara bultzatuz. Imaginatzen ahal duzu mundu bat non emakumeak gizonezkoak bortxatzen dituzten? Nola bortxatuko luke emakume batek? Edo bortxaketa biktima guztiak mendeku hartuko balute? Eta emakumeak bortxaketei beldurra izango ez baliete? Erabilgarria da beldur hau sistemarentzako?
NEUKE Produkzioak
NEUKE Produkzioak Bilboko gazte produktora bat da. Gure lehenengo lana Inondik Inora film laburra izan zen eta 2012ko Beldur Barik saria irabazi zuen. Urte batzuk geroago, lan horretan inspiraturik NORMAL∀ proiektua sortu zuten, bost film laburrez osatutako seriea. NORMAL∀ proiektuko lehenengo hiru film laburrek Homoamak, Sinmás eta Bocakalle-k hainbat jaialditan parte hartu dute: Zinegoak (Publikoaren Bigarren Saria 2018), Morelia (Mexiko), Zinebi, Cine Invisible, Dastatuarte, etab. Aldi berean, ETBn eman zituzten eta hainbat espaziotan proiektuak izan dira: Faktoria Lilan, Pabellon6-en, Safo Eskola-n etab. Azkenik, institutuetan proiektatzen ari dira eta horren ostean gaietan sakontzeko nerabeei antzerki tailerrak eskaini zaizkie. Ekoizpen propioez gain, beste enpresa edota elkarteetarako enkarguak ere egiten dituzte, horien artean aipatzekoak dira; "Ereduak Hausten" DEMA Bizkaia-rako (2019) edota "Harrapazank 2019" Bilboko Udalerako.
NORMALA (NEUKE Produkzioak) bost film laburrez osatutako seriea da eta bakoitzak egoera sexista bat salatzen du alderantzizko mundu batean murgilduz.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-07/id35933-normala.jpg?itok=aV8WVcgp)