Texto Destacado

Hiru egunetan zehar, beroak janarian zer-nolako eragina duen ikasiko dugu, tenperatura baxuan egosteko gailu bat diseinatu eta fabrikatuko dugu eta, azkenik, gailu horrekin prestatutako produktuak jango ditugu.

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Hominidoen historiako aurkikuntzarik garrantzitsuenetako bat duela milioi eta erdi urte inguru egin zen, suaren erabilera kontrolatzen ikasi genuenean. Oinarrizko teknologia hori menperatzeari esker, gauza asko aldatu ziren gizakion portaeran: lanorduak ez ziren soilik eguneko orduetara mugatzen, ugaztun eta intsektu batzuek ihes egiten zuten sutik eta ketik, eta, batez ere, suak aukera ematen zuen osagaiak eraldatzeko, janaria digerigarriagoa eginez eta gizakioi kaloria gehiago xurgatzen lagunduz.


Iaz fermentazioari buruzko tailerrarekin egin genuen bezala, tailer hau baliagarria izango da elikagaien teknologia eta horren erabilera ulertzeko. Hiru egunetan zehar, beroak janarian zer-nolako eragina duen ikasiko dugu, tenperatura baxuan egosteko gailu bat diseinatu eta fabrikatuko dugu eta, azkenik, gailu horrekin prestatutako produktuak jango ditugu.


Oraingoan, Food Hack Labeko taldeak bi aditu gehiago izango ditu: Rocío Maeso eta Ander Rodriguez, Gastronomia eta Sukaldaritzako Arteetan graduatuak (Basque Culinary Centerren) eta eskarmentu handiko profesionalak goi-mailako sukaldaritzako jatetxeetan. Une honetan, Donostian laster irekiko den hotel bateko gune gastronomikoaz arduratzen dira.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2019
Tipo Agrupación
Proyecto