Dantzan Bilaka etengabe berrituz doan programa bat da, esparru bat zabaltzeko desiraz jaio dena, esperientziak alderatzeko eta sorkuntza-lan koreografikoen prozesuak partekatzeko xedeaz, ideien eta hizkuntzen aniztasuna indartuz, eta era horretan Euskal Herriko koreografia-jarduna sustatuz.
Programa honek elkarrizketa erraztuko duen lantestuinguru bat nahi du eskaini, Eusko Jaurlaritzak kulturaren sormena bultzatzeko ematen dituen dirulaguntzetan, koreografia-sorkuntzaren alorrean, hautatu diren pertsonen sorkuntza-prozesuak bultzatzeko, laguntzeko eta ikusarazteko xedeaz. Donostiako TABAKALERA erakundean garatuko da edizio hau, eta aurkezpenen programarekin batera zenbait lantegi eta topaketa ere izango dira. Bederatzi artistak beren sorkuntza koreografikoko lanak partekatuko dituzte, zeinak zenbait formatutan aurkeztuko baitira TABAKALERAko espazioetan.
Dantzan Bilakaren jarduerak urte osoan zehar luzatzen dira, eta azken jardunaldi hauekin ixten dira, parte-hartzaileen aurkezpenekin. Aurten Thiago Granatoren tailerraz (Brasil) gozatu ahal izan dugu, “COREOVERSACIONES” proposamenarekin, eta, Ixiar Rozas idazleak lagundurik, “FONOGRAFÍA” idazketalaborategiarekin. Bata zein bestea Bilboko AZKUNA ZENTROAren elkarlanari esker egin dira.
Hamahirugarren edizio honetan, urtean zehar garatu dituzten lanak erakutsiko dituzte Andrés Alarcónek, Koldo Arosteguik, Ana Capillak, Tonatiuh Díazek, Aiala Etxegaraik, Lorea Ibarrondok, Ángela Millanok, Sara Paniaguak eta Almudena Pérezek. Sorkuntza-lan koreografikoko hiru egun hauek gozatuko dituzuela espero dugu, eta elkarrekin partekatu ahal izango ditugula denontzat aberasgarriak izango diren esperientziak.
Dantzan Bilaka etengabe berrituz doan programa bat da, esparru bat zabaltzeko desiraz jaio dena, esperientziak alderatzeko eta sorkuntza-lan koreografikoen proz