Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

"DEFOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOREST" Interneten oinarritutako pieza bat da, eta erakusten du zenbat zuhaitz behar diren segundo bakoitzean google.com helbideak izaten dituen bisitek eragindako CO2 kantitatea xurgatzeko.

Proiektu honen xedea da estrategiak esploratzea komunikazio digitaleko teknologiak erabiltzen direnean ekintzen eta ondorioen arteko konexio ikusezinak azpimarratzeko gai diren pentsamendu eta ekintzak abiarazteko.

Nahiz eta lotura bizia duen sareen logikarekin, sareko gizarteak ez du lortu eguneroko bizitzan txertatzea. Nagiki onartzen dugu “dena konektatuta dagoela”, baina, izatez, gogoratu behar dugu “dena ez dagoela konektatuta”, Graham Harman-ek esan zuen moduan. Gizakiak geroz eta antza handiagoa dute makinekin, eta datuen mende daude, baina gizakien eta euren bizitzaren arteko lotura, habitat naturalak sortzen dituena, desagertzen ari da etengabe. Badirudi munduaren konplexutasunen aurrean itsutzen gaituen errealitatearen hutsune makiniko batera erretiratu garela. Beraz, beharrezkoa da gauzen arteko konexioak etengabe arakatzea, munduaren ulermen konplexua geureganatzeko.

Google.com da Interneten gehien bisitatzen den webgunea. Webguneak 52.000 bisita ditu segundoko*, eta 2 MB-ko pisua du; beraz, 500 kg CO2 igortzen ditu segundoko**. Batez beste, zuhaitz batek 21,77 kg CO2 xurga ditzake urtean***. Beraz, google.com webguneak izaten dituen bisiten CO2 igorpenei aurre egiteko, segundo bakoitzean 23 zuhaitz beharko genituzke.

Teknologiaren konfigurazio errealak indartu egiten ditu deskonexioa azpimarratzen duten dinamika kulturalak (erritualak). Erabaki algoritmikoak hartzen ditugun gure gizarte garaikidean, ekosistemak kanpo-efektu ekonomiko soiltzat jotzen dira. Nola berrartikulatu dezakegu munduarekiko harremana ezin badugu ikusi gure ekintzek munduan duten eragin erreala? Zein izan daiteke arte mediatikoaren rola prozesu hori indartzeko? Funtsezko zein aldaketa gertatu behar da artearen munduan ekintzen eta ondorioen arteko konexioak agerian uzteko, bereziki ekintza horien bitartekoa teknologia denean? Uste dut funtsezkoa dela ingurunea agente politiko nagusitzat jotzea sareko gizartearen diskurtso artistikoaren barruan, eta subjektibotasunaz berriro jabetu eta estimulatu dezaketen mekanismoan sortzea.

Esker bereziak Ramin Soleymani-rentzat

[Bataz beste, proiektu honek 0,04 g CO2 igortzen ditu bisitako]

 

Bideoa: Obarren aurkezpena Joana Moll artista eta Jaime de los Ríos komisarioarekin (ES)

 

Artelana artistaren webgunean.

Descripción Corta

Pieza honek erakusten du zenbat zuhaitz behar diren segundo bakoitzean google.com helbideak izaten dituen bisitek eragindako CO2 kantitatea xurgatzeko.

Temática
Tipo de actividad
Autor-es
Invitados
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2020
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si