Bi eguneko lantegi honetan fotogrametria bidez 3Dan eskanetzearen oinarriak ikasiko ditugu, ostera 3Dan inprimatzeko hainbat jarraibide ikusiko ditugularik.
Horretarako, lantegiko dinamizatzailea den Martin Etxaurik egindako Fossil Plastics proiektua baliatuko dugu; fotogrametria eta 3D inpresio bidez zuhaitz enborrak eskaneatu eta inprimatzen dituen CAF-Elhuyar sorkuntza bekarekin saritutako proiektuaren prozesuak ezagutuko ditugu, teknika hauen bidez proiektu artistiko bat nola gauzatzen den ikusi eta erabilitako tresnetan arreta jarriaz.
Fossil Plastics; Alegiazko Enborrak proiektua Ernest Lluch kultur etxean ikusi ahal izango da urrian zehar.
Lantegiaren egitura:
Lehen eguna
-Fossil Plastics proiektuaren aurkezpena eta haren prozesu kontzeptual eta teknikoen azalpena (Fotogrametria eta 3D inprimaketa)
-Fotogrametriaren oinarrien hastapenak
-Existitzen diren softwareak
-Argazkiak nola atera behar diren
-Objektu bat eskaneatzeko erraza edo zaila egiten duten ezaugarriak etab.
Bigarren eguna
-Fotogrametria praktika lantaldean
-3D inprimaketarako eredua prestatu
-3D inprimaketarako Blender programa erabiltzeko aholkuak
*Gomendagarria da ordenagailu pertsonala ekartzea baina ez derrigorrezkoa
Fotogrametria bidez 3Dan eskanetzearen oinarriak ikasiko ditugu, ostera 3Dan inprimatzeko hainbat jarraibide ikusiko ditugularik.