Tunipanea artistarekin Lutheria esperimentalari buruzko lantegi intentsiboa.
Parte-hartzaile bakoitzak gailu elektromagnetiko bat eraikitzen ikasiko du material sorta eta eskema erraz bat baliatuz. Horrela, beraien sorkuntza etxera eramateaz gain, soldatze eta elektronikaren oinarrizko ezagutza batzuk bereganatuko dituzte.
Lantegia bereziki aurrez diziplina honekin kontakturik izan ez dutenentzako dago pentsatuta, oinarri-oinarritik abiatuko gara. Esperientzia apur bat duten pertsonek lehenago amaitu ahal izango dute eta, denbora gehiagoz, erreminta sortzaile honek material eta objektuen konbinaketa ezberdinak eginez eskaintzen dituen aukerak miatzeko tartea izango dute.
Gure proiekturako, aurrez Medialaben fabrikazio digital makina ezberdinetan prestatutako piezak erabiliko ditugu. Izan ere, zirkuitua duten kutxak laser-ebaketa bidez eginak daude eta bobinak 3D inprimaketa bidez. Gainera, etxeko bobinatzeko makina bat erabiliko dugu eta gure gailuekin garatu ahal izango diren lehenengo esperimentuak ikusiko ditugu.
*Oso gomendagarria litzateke etxetik poto arin eta handi bat ekartzea, gutxienez 20 cm-ko diametroa duena. Emaitza egokiak eman dituztenen artean; gailleten potoak, hostalaritzan erabilitako kontserben potoak, itsulapikoak, tabernetako kafe-makinetakoak etab. daude.
Tunipanea artistarekin Lutheria esperimentalari buruzko lantegi intentsiboa.