Imagen
Imagen
Descripcion

Elena Setienek hainbat musika-tresna jotzen ditu, konpositorea eta abeslaria da.

Goi-mailako bi ikasketa egin ditu: biolin klasikoa, eta kantua eta kantu modernoaren pedagogia. Horrez gain, kantu modernoko masterra ere egin du. Musika klasikoa ikasi zuen Susan Collierren eskutik, Surreyko Unibertsitatean, Ingalaterran, eta musika modernoa Etta Cameronekin, Kopenhageko Rytmisk Musikkonservatorium-en, Danimarkan. Bere sorkuntza-bidean, Elenak bederatzi lan diskografiko argitaratu ditu, duoan edo kolidergoan zein bakarka. Azken biak Thrill Jockey Records Chicagoko zigiluak editatu ditu. Elenak sariak eta laguntzak jaso ditu, bai Danimarkako Arteen Ministerioarenak, bai Eusko Jaurlaritzako Musika Bulegoarenak. Horrez gain, nazioarteko jaialdietan aritu izan da, hala nola Copenhagen Jazz Festival-en, Otawa Jazz Festival-en, Rochester Jazz Festival-en, Berlin Jazz Festival-en, Donostiako Jazzaldian, Primavera Sound-en edo Madrilgo Erlijio Musikaren Nazioarteko Jaialdian.

Cargo - Nota descriptiva
Musikaria, konpositorea eta abeslaria
Tipo
Artistas y Creadores