Texto Destacado

Gerundi circular (2021) bideo-instalazioak hizkera juridikoak, koroporazioek eta administrazioak gerundioa denbora-espazio moduan erabiltzeko duten moduaz dihardu: inoiz amaitzen ez den "oraina" luzatzen tematzen den orainaldia.

Multimedia
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Horario
12:00 - 20:00
Texto Fecha
2022 IRA 13 - 2023 URT 15
Pasada?
Si
Descripción Larga

Claudia Pagès-en (Bartzelona, 1990) Gerundi circular (2021) bideo-instalazio hipnotikoak munduko itsas ibilbideak, jargoi juridikoa eta egungo kapitalismoaren ezaugarri diren salgaien eta pertsonen fluxu nekaezina ditu ardatz. 360 graduko begizta jarraitu batean grabatua, filmak hiru performerren keinu erritmikoak eta eskuz idatzitako testuen geruzak konbinatzen ditu, hainbat sekuentzietako bideo-musikaletan.

Kontaketa panoramiko hori Bartzelonako merkataritza-portuaren etorkizunarekin eta orainarekin lotutako hiru espaziotan garatzen da: World Trade Center -ontzi itxurako negozio-zentroa-, XIX. mendeko aduana-eraikina eta olatu-horma. Gerundi circular instalazioak, hiriko zirrikitu logistikoen lekuko egiten gaitu, itsasoko espazio zabalaren eta azpiegituren, portaeren eta giza sorkuntzako lengoaien arteko ageriko tirabirarik gabeko interfaze gisa.

Claudia Pagès artistaren lana hainbat modutan hedatzen eta uzkurtzen da. Bere prozesuan, hitzak, gorputzak eta mugimenduak norabide askotan zirkulatzen dute, hurbileko ingurunearen entzute kritikotik eta idatzizko erregistrotik igarotzen diren mikrokontakizunen sare linguistikoa marraztuz. Bere azken lanetan, Pagèsek bidalketa-sistema eta jurisdikzio-hizkuntzarekin duen lotura izan ditu ardatz, non bi eremuek gerundio konstante eta bortitz batean jarduten dute: subjektua deshumanizatzen eta objektibatzen duen aditza.


Lan hau Bartzelonako Museu d 'Art Contemporani MACBAk eta ELAMOR-ek elkarrekin ekoitzi dute.

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2022
Tipo Agrupación
Erakusketak
Organizadores
Texto para organizadores
Koprodukzioa:
Texto para colaboradores
Laguntzailea:
Información Adicional
Futura?
No