Deialdi honen helburua da proiektu artistikoen garapena babestea, edozein formatutan eta diziplina artistikoa alde batera utzita; eta, era berean, tokiko sare artistikoa indartzea eta komunitate artistikoen arteko trukea sustatzea.
Deialdian parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomi Erkidegoan bizi diren artista edo eragile kulturalak, bai eta estatukoak eta nazioartekoak ere. Aurkeztutako proiektu guztien artean lau proposamen aukeratuko dira.
Egonaldiak lau eta zortzi aste arteko iraupena izango du, eta arte-proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu.
Egonaldia, 2023ko urtarrilaren 9tik martxoaren 5era bitartean gauzatuko da.
2022ko deialdi honetarako aukeraketa batzordea Lorea Alfaro, Yasmin Afschar eta Maider López-ek osatuko dute eta proiektuak aukeratzeaz gain, aukeratutakoen jarraipena egingo dute egonaldiaren denboraldian.
Helarazten den dokumentazioa euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egongo da idatzita. Euskaraz edo gaztelaniaz baldin bada, nahitaez laburpen bat atxikituko da ingelesez. Hala izango ez balitz epaimahaiak proiektua ezeztatzeko eskubidea izango du.
Deialdiaren ebazpena:
Honako artista hauen proiektuak hautatu ditu Lorea Alfarok (artista), Yasmin Afschar-ek (komisarioa) eta Maider Lópezek (artista) osatutako epaimahaiak.
Alejandra Pombo Suárez
Andoni Zamora Chacartegui
Ivonne Viviana Villamil Rodríguez
Izaskun Araluzea
Programa honen helburu nagusia arte garaikidean lanean ari diren artista eta kultur eragileai arte-prozesuetan laguntzea da, bai kontzeptuarekin bai ekoizpenare