Orden
-1
Equipo
Ciclo - Programa
Año
2022
Duracion
00:10:24
Idioma
Subtitulos
Sinopsis

Lemohang Jeremiah Mosese zinemagilearekin hitz egiteko aukera izan dugu. Vive le cinéma! erakusketan beste hiru zinemagilerekin batera, zinema-aretoetarako filmak egiteko praktika erabili dute erakusketa-areto honetarako instalazio zinematografikoak sortzeko.

Lemohang Jeremiah Mosese Hlotsen (Leribe, Lesotho, 1980) jaiotako zinemagilea eta artista bisuala da. Bere lanak identitateari buruzko ikerlan konplexuak dira, baita horrek denborarekiko duen ezaugarri amorfoari buruzkoak ere. Izan ere, Moseseren artea da bizitzaren, heriotzaren eta birsorkuntzaren ziklo fisikoak geruzaz geruza esploratzeko modu bat, gizakien subjektibotasunari dagokionez.

Zinemagile autodidakta honen Mother, I am Suffocating. This is My Last Film About You film luze eta entsegu bisuala Final Cut in Venice programan parte hartzeko hautatu zuten, eta sei sari eskuratu zituen. 2019an estreinatu zuten, Berlingo Zinema Jaialdiko Forumean eta oraindik ere proiektatzen dute zinema jaialditan eta museotan, adibidez, MoMAn eta Bruselako BOZARen. This Is Not A Burial, It's A Resurrection bere bigarren film luze narratiboari esker, Biennale College Cinema programan hautatutako hiru zinemagileetako bat izan zen. Lan horrek 30 saritik gora eskuratu zituen, artean, 2020ko Sundanceko Zinema Jaialdiko Zinema Irudikorraren Epaimahaiaren Saria.

Bere azken lana, Eye museoak eskatuta egindakoa, Bodies of Negroes. I Will Sculpture God, Grim and Benevolent izeneko zazpi pantailetako bideo-instalazio bat da. Halaber, Humboldt Forumek eskatutako beste bideo-instalazio bat ere badu, lau pantailatan proiektatzen dena, NEW GOD.

Epaimahai-kide aritu da zinema-jaialdi askotan, hala nola Berlinekoan, Rotterdamekoan eta Locarnokoan. Erakunde askok hitzaldiak ematera gonbidatu dute, adibidez, Cambridgeko Unibertsitateak.

Novedades
No
Destacado
Formato
Tipo Contenido
Contenido Principal
Imagen Preview/Poster
Imagen Listado
Imagen
mosese
En Home
Si