Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Maite Garbayo Maeztu ikerlaria 2017 urtean zehar Mugak/Fronteras proiektua garatzen ari da, Tabakalerak eta Donostia 2016k, Europar Kultur Hiriburua, 2016n martxan jarri zuten ikerketa artistikoko egonaldiaren bigarren edizioaren barneko ekimena. Deialdi honen helburua gizartearen eta praktika artistiko garaikideen arteko lotura duten proiektuetan ikerketa prozesua bultzatzea da.

Mugak/Fronteras proiektuak mugaren kontzeptua birpentsatzea bilatzen du praktika artistiko, idazketa-praktika eta bertako zein kanpoko mugetako lurraldeetan agertzen diren kultur adierazpenetatik (kultura bisuala eta herrikoia) abiatuta. 

Proiektu honek muga kontzeptua eta Euskal Herriko errealitate material, historiko eta performatibora hurbiltzeko “mugako pentsamolde” baten bitartez planteatzen du, ertzean aurkitzen den ezagupena legez, identitate eta praktika dialogiko, konplexu eta mugikorretan pentsatzen ahalbidetzen duena. 

Muga pentsatu duen izaera geopolitikotik urrunduz, kanpoko epistemologia bezala eta baita produkzio tresna eta ezaguera kudeaketa zalantzan jartzeko ere. Esentzialismoari eta lurralde, identitate eta disziplina hierarkiei kontra egiten dion disidentzia lekua bezala. Muga, zartadura eta zubi bezala, gure inguruan “euskal hori” markatzen, gurutzatzen eta gainezten duena, eta identitate eta espazioaren nozio binarioak bereratu eta desorekatzeko gai dena. Muga, hiru hizkuntzen polifoniatik ulertzea eta bertatik guk oposiziotik beharrean itzulpenetik gure buruak ikustea, bederen.

Ikerketa, gurutzatu eta haien artean kontaminatzen diren hiru ildoren inguruan garatuko da: Identitatea pentsatzeko mugetako epistemologiak; Muga vs Frontera: kultura popularra eta performatibitatea; eta mugatik/mugan/mugari buruzko praktika artistikoak. Hiru ildo hauek ekitaldi programa anitz batean islatuko dira, barne hartuko dituena mintegiak, esku-hartze artistikoak, Pirinioen inguruko mugarako txangoak, etab.

Descripción Corta
Maite Garbayo Maeztu ikerlaria 2017 urtean zehar Mugak/Fronteras proiektua garatzen ari da, Tabakalerak eta Donostia 2016k, Europar Kultur Hiriburua, 2016n martxan jarri zuten ikerketa artistikoko egonaldiaren bigarren edizioaren barneko ekimena. Deialdi honen helburua gizartearen eta praktika artistiko garaikideen arteko lotura duten proiektuetan ikerketa prozesua bultzatzea da.
Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Convocatoria
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Egoiliarra: Maite Garbayo
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si