Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Noan herrietako iturrien historia ikertuko dut, datu horietan oinarrituz iturri/eskultura instalazio bat diseinatu eta eraikitzeko. Emaitza hori baliagarria izango da hiri bakoitzaren historia soziopolitikoari buruz hausnartzeko. Europako hiri askotan iturri eder eta arranditsuak daude, iraganeko garai oparoen sinboloak dira. Hiri horietan, baina, gaur egun mundu osoan zehar sortu diren gatazka politikoen ondorioak pairatzen dira, hala nola Ekialde Ertaineko herrialdeetako gerrak, immigrazioa eta errefuxiatuen krisia. Hala, hiri batzuetan, iturriek inguruko errefuxiatu esparruekin partekatzen dute espazioa. Hori dela eta, nire proiektuak lotura estua du kokapenekin, eta toki bakoitzeko arazoak eta gertakariak ditu ardatz.

Duela gutxi, Bruselan arte egonaldi bat egin dut Servais familiaren bilduman; han hasi nintzen serieko lehen instalazioan lanean. Ikertzen eta datuak jasotzen ahalegin handiak egin ondoren, proiektuaren diseinua bukatu nuen; egun, iturriaren egituraren piezak fabrikazio-prozesuan daude.

Tabakalerako egonaldia aukera bikaina da hiriari, historiari eta bertako biztanleei buruzko ezagutzak zabaltzeko. Ikerketa-prozesu hori eta egonaldian zehar egin nituen zirriborro eta irudiak oinarri hartuta, beste iturri bat eraikitzen hasiko naiz.

Hona hemen diseinatzen ari naizen iturriaren zirriborroak.

Descripción Corta
Noan herrietako iturrien historia ikertuko dut, datu horietan oinarrituz iturri/eskultura instalazio bat diseinatu eta eraikitzeko. Emaitza hori baliagarria izango da hiri bakoitzaren historia soziopolitikoari buruz hausnartzeko. Europako hiri askotan iturri eder eta arranditsuak daude, iraganeko garai oparoen sinboloak dira. Hiri horietan, baina, gaur egun mundu osoan zehar sortu diren gatazka politikoen ondorioak pairatzen dira, hala nola Ekialde Ertaineko herrialdeetako gerrak, immigrazioa eta errefuxiatuen krisia. Hala, hiri batzuetan, iturriek inguruko errefuxiatu esparruekin partekatzen dute espazioa. Hori dela eta, nire proiektuak lotura estua du kokapenekin, eta toki bakoitzeko arazoak eta gertakariak ditu ardatz.
Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Convocatoria
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si