Imagen
Imagen
Descripcion

Jonathan García Lana A.k.a. Tunipanea (1985, Hasselt, Belgika), Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboko masterra duen (UPV/EHU), Bilbon finkatutako artista da eta soinuaren inguruan lan egiten du nagusiki. Bere ikerketa eguneroko teknologiak gizartea eraikitzeko tresna eta mekanismo gisa dituen erabilerak berresteko helburua d.

Soinu-tresna propioak eraikitzen eta jotzen ditu, hauek sortzeko aurkitutako objektuetatik, osagai elektronikoetatik eta material industrialetatik abiatuta, erabilera teknologiko garaikidearen inguruan aukera eta galdera berriak sortzeko beharrezkoa den osagai emozionala gehituz. Bere ikerketa gehienak praktikoak dira eta publikoari begirako hainbat jardueratara bideratzen dira, normalean zuzeneko ekitaldietan, lutheria esperimentaleko lantegietan eta erakusketetan oinarrituz.

Egun, bere indarren parte handi bat "Lutiteka" proiektuari eskaintzen dizkio, proiektu honen muniean musika-tresna esperimentalak mailegatzeko liburutegia sortzea dagoelarik.

www.tunipanea.com

 



 
Lista de creaciones
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista intermedia 
Tipo
Artistas y Creadores