Deialdi honen xedea da Arts Initiative Tokyo, Japonen, eta Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, Donosita, arte-komisarioi zuzendutako elkartruke egonaldi bat gauzatzea. Programa hau Acción Cultural España (AC/E), Etxepare Euskal Institutoa, Eu Japan Fest eta The Agency for Cultural Affairs Government of Japan in the Fiscal 2016-en elkarlanarekin garatzen da.
Deialdi hau bertako komisarioei dago zuzenduta; hau da, EAE (Euskal Autonomia Erkidegoa) komisariotza-proiektuak garatzen dituztenentzat eta kontestu berriak esploratu eta ibilbide artistikoa hedatu nahi dutenentzat.
Egonaldiak lau asteko iraupena izango du, eta komisariotza-proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu. Egonaldia, 2016ko azaroa eta abendua bitartean gauzatuko da Arts Initiative Tokyo-n.
AIT sei komisario eta arte antolatzailek fundatu zuten Tokion 2001ean. Azken hamabost urteotan, Arts Initiative Tokyok (AIT) bere jarduera zentratu du zenbait egoitza programa garatzean, artista, komisario eta idazleen sorkuntza lana babesteko. 2016an egoitza programa bat antolatzen dute, Donostiako Tabakalerarekin elkarlanean, komisariotza ikerketarako ideia iradokigarriak dituzten komisarioak eta ikuspegiak, ideiak eta ezagutza hedatzeko diziplinarteko praktikak trukatzeko, aldi berean landuz nola Espainian hala Japonian sustraitutako kultur testuinguruak.
Deialdiaren Oinarriak:
Elkartrukaketa Egonaldi Deialdia: Tabakalera - Arts Initiative Tokyo (Pdf)
Deialdi hau bertako komisarioei dago zuzenduta; hau da, EAE (Euskal Autonomia Erkidegoa) komisariotza-proiektuak garatzen dituztenentzat eta kontestu berriak esploratu eta ibilbide artistikoa hedatu nahi dutenentzat.
Ebazpena:
Haizea Barcenillak aurkeztutako The Eventual Common proiektua Japonian garatuko da, eta Maki Nishidaren Txoko – politics of non-politics / poetry of food lana, berriz, Donostian. Info+