Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Zinemako hizkuntzaren eta ekoizpen-moduen berrikuntzaren eta esperimentazioaren alde egiten duten ikus-entzunezko proiektuei laguntzeko programa bat da IKUSMIRA BERRIAK.

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, Donostiako Zinemaldia, DSS2016, Donostia Kultura eta Euskadiko Filmategia Fundazioaren arteko elkarlanaren bitartez sortzen da proiektua.

IKUSMIRA BERRIAK programaren helburu nagusia ikus-entzunezko sormena bultzatzea da, bere programa hiru ardatz hauen inguruan eratuta: prestakuntza, ekoizpena eta erakusketa. Horrela, urteroko deialdi publiko bidez aukeratutako sortzaileei sormen garapenerako espazioa, testuingurua eta denbora baliatuko ditu programak. Hala nola, ekoizpenari hasiera emateko eta proiektuen postprodukziorako laguntza emango du ere bai (sari gisa).

Ikusmira Berriak lau egonalditan gauzatzen da: Zinema Ikasleen Nazioarteko XIV. Topaketaren (EIECINE) zuzendariak, Kimuak programaren 2015ko edizioan hautatutako errealizadoreak, Clermont-Ferrandeko Film Laburren Nazioarteko 38. zinema-jaialdiaren Labo lehiaketako parte-hartzaileak eta Euskal Autonomia Erkidegoko errealizadoreak.

Clermont-Ferrandeko Film Laburren Nazioarteko 38. zinema-jaialdiaren Labo lehiaketako parte-hartzaileak

Clermont-Ferrandeko jaialdia film laburren munduko zinema-jaialdi ospetsuenetako bat da. Labo lehiaketak lan berritzaileagoak aurkezten ditu, zeinek bide berriak bilatzen dituzten antzezpenaren, narrazioaren edota esperimentazio estetikoaren ikuspegitik.
Duela zortzi urtetik, Clermont-Ferrandeko zinema-jaialdiaren, Donostia Kulturaren eta Tabakaleraren arteko lankidetzari esker, Labon hautatutako lanak Donostian ematen dira Kimuak programako film laburrekin batera.

donostiakultura_0.jpg

Descripción Corta

Zinemako hizkuntzaren eta ekoizpen-moduen berrikuntzaren eta esperimentazioaren alde egiten duten ikus-entzunezko proiektuei laguntzeko programa bat da IKUSMIRA

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Público
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Convocatoria
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si
Titular Invitados
Egoiliarrak