Deialdi honen xedea euskal kontestuan lan egiten duen artista edo kultur eragile bati, euskal kontestutik kanpo lan egiten duen artista edo kultur eragile bati gonbidatzeko aukera eskeintzea da proiektu artistiko baten garapenerako.
Egonaldiak arte-proiektuak bertan garatzen hasteko nahiz martxan dauden ekoizpen-proiektuak Tabakaleran jarraitzeko izango dira, proiektua edozein formatu edo arte-alorretakoa dela ere.
Egonaldiak lau eta zortzi aste arteko iraupena izango du, eta arte-proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu.
Deialdira aurkezten diren proposamen guztietatik, bi proiektu aukeratuko dira. Egonaldia martxoa eta ekaina bitartean, edo eta urria eta abendua bitartean gauzatuko da.
Deialdiaren oinarriak:
Proiektu artistiko bat elkarlanean garatzeko egonaldi deialdia (Pdf)