Iruadia: Organismo Bizidunen Agentzia, Tabakaleran egoiliar izandako Pauline Doutreluignek komisariatutako erakusketa, 2016.
Deialdi honen xedea komisarioei laguntza ematea da 2019ko udazkenean Tabakaleraren erakusketa-aretoetan gauzatuko den erakusketa-proiektu bat garatzeko.
Egonaldiak lau eta zortzi aste bitarteko iraupena izango du, eta erakusketa-formatuko komisariotza-proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu. Hautatutako komisarioak bere proposamena taxutzeko aukera izango du 2018ko, otsaila eta ekaina bitartean, edo eta iraila eta abendua bitartean gauzatuko duen egonaldian.
Deialdira aurkeztutako proiektu guztietatik proposamen bakarra hautatuko da.
Ikus deialdiaren ebazpena hemen
Deialdiaren oinarriak:
Komisariotza egonaldi deialdia (Pdf)
Eranskina:
Deialdi honen xedea komisarioei laguntza ematea da 2019ko udazkenean Tabakaleraren erakusketa-aretoetan gauzatuko den erakusketa-proiektu bat garatzeko.