Irudia: 2016. urtean Tabakaleran egoiliar izan zen Sandra Cuestaren lagapena.
Deialdi honen xedea da egonaldi bat eskaintzea arte-proiektuen ekoizpenerako, Deialdiak izaera desberdinetako proiektuak ditu helburu, honen arte diziplina edo formatua kontutan hartu gabe.
Deialdian parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomi Erkidegoan, hemendik aurrera EAE, bizi diren artista edo eragile kulturalak, bai eta estatukoak eta atzerritarrak ere. Aurkeztutako proiektu guztietatik lau proposamen aukeratuko dira; hauetatik bi EAEn bizi diren artistak izango dira eta bi EAEtik kanpo bizi direnak.
Egonaldiak lau eta hamabi aste arteko iraupena izango du, 6. klausulan adierazitakoaren arabera, eta arte-proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu.
Egonaldia, 2018ko otsaila eta ekaina bitartean edo/eta iraila eta abendua bitartean gauzatuko da.
Ikus deialdiaren ebazpena hemen
Deialdiaren oinarriak:
Proiektu artistikoak garatzeko egonaldi deialdia (Pdf)
Deialdi honen xedea da egonaldi bat eskaintzea arte-proiektuen ekoizpenerako, Deialdiak izaera desberdinetako proiektuak ditu helburu, honen arte diziplina edo formatua kontutan hartu gabe.