Deialdi honen xedea, arte-proiektuen ekoizpenerako egonaldi bat eskaintzea da Deialdiak izaera desberdinetako proiektuak ditu helburu, honen arte diziplina edo formatua kontutan hartu gabe.
Deialdian parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomi Erkidegoan (hemendik aurrera EAE) bizi diren artista edo eragile kulturalak, bai eta estatukoak eta nazioartekoak ere. Aurkeztutako proiektu guztietatik hiru proposamen aukeratuko dira.
Egonaldiak lau eta hamabi aste arteko iraupena izango du eta arte-proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu.
Egonaldia, 2019ko otsaila eta ekaina bitartean edo/eta iraila eta abendua bitartean gauzatuko da.
Deialdiaren oinarriak:
Deialdi honen xedea, arte-proiektuen ekoizpenerako egonaldi bat eskaintzea da Deialdiak izaera desberdinetako proiektuak ditu helburu, honen arte diziplina edo formatua kontutan hartu gabe.