Tabakalerak, sorkuntzarako gunea den aldetik, nazioarteko egonaldi-programa bat du, artista, sortzaile eta kultur eragileei babesa emateko. Programa honen helburu nagusia arte-prozesuetan laguntzea da, bai kontzeptuarekin bai ekoizpenarekin.
Esparru hau kontutan izanik, beste erakunde, zentru eta ekimenekin burutzen ditugun kolaborazioak, sormenarentzat aukera berriak jorratzen hasteko bideak dira.
Oraingoan, “Artist in residence”-Kooshk Teherán 2018, kaleratzen dugu, EUNIC-ek (Europar Batasuneko Kultur Institutu Nazioanalen elkartea), Iranekin sare-sormena eta elkartrukaketa kulturala bultzatzen duen ekimena.
Egonaldi deialdi honen xedea, arte-proiektuen ekoizpenerako egonaldi bat eskaintzea da. Lau asteko iraupena izango duen egonaldia Kooshkek Teheranen (Iran) dituen instalazioetan egingo da eta arte-proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu.
Ekimen honen sustatzaileak Iranen dagoen Espainiako enbaxada, AECID, EUNIC-en parte diren herrialde europearretako erakunde diplomatiko eta kulturalak, Kooshk egonaldi zentrua eta Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentrua Tabakalera bera dira.
Deialdiaren oinarriak:
“Artist in residence”-Kooshk Teherán 2018, kaleratzen dugu, EUNIC-ek (Europar Batasuneko Kultur Institutu Nazioanalen elkartea), Iranekin sare-sormena eta elkartrukaketa kulturala bultzatzen duen ekimena.