Tabakalerak, arte-sorkuntzarako gunea den aldetik, ekoizpenarako laguntza eta lan espazioen-programa bat jarri du martxan, artista, sortzaile eta kultur eragileei babesa emateko. Programa honen helburu nagusia arte garaikidean lanean ari diren artista eta kultur eragileai arte-prozesuetan laguntzea da, bai kontzeptuarekin bai ekoizpenarekin.
Deialdian parte hartu ahal izango dute EAEn (Euskal Autonomia Erkidegoa) egoiliarrak diren artista eta kultur eragileak. Deialdira aurkeztutako proiektuek praktika artistikoak garatzeko modu berriak ikertzeko asmoa azaldu beharko dute, eta diziplina ezberdinekin harremanak sortzeko aukerak topatu. Deialdiak izaera desberdinetako proiektuak ditu helburu, honen arte diziplina edo proiektua aurkitzen den fasea kontutan hartu gabe.
Deialdiaren oinarriak
Deialdi ireki honen xedea da, arte garaikidearen esparruan lanean ari eta EAEn bizi diren artista eta kultur eragileei, lanerako espazioak eta baldintzak eskain